2010/04/27
Euzko Gaztedik gogor salatzen du Patxi Lopezek euskararekiko adierazi duen erabateko mespretxua.
Patxi Lopezen arinkeria berri horren aurrean, EGIk honakoa gogorarazi nahi dio lehendakariari: trufaz aipatzen dituen "piper egiteak" oso garesti ateratzen zaizkigu euskal herritarroi, 73.000 euro bi urtean.
Azkenik, Euzko Gaztedik apur bat irakurtzera animatu nahi du Lopez jauna, gaur egun euskarak Ezkerralden bizi duen egoeraz jantzi dadin eta bere adierazpenekin irrigarri gera ez dadin berriz ere.