2010/04/27
EGIk Euskadiko PPren presidenteak esandakoak adar jotzetzat hartzen ditu.
Antonio Basagoitik gai ekonomikoetan PSOEk EAJrekin hitzartzen duela eta haiek kanpoan geratzen direla esatea gizartea engainatzea dela uste du EGIk. PP da PSEren zutoina gizartearen gehiengoak errefusatzen duen gobernu honetan, eta akatsak besteoi leporatzea, behintzat, ez da zilegi. Molda daitezela gure gizartea krisi egoera honetatik ateratzeko eta ez ditzatela baloiak kanpora bota.
EAJk Madrilen sinatu dituen akordioek onura handia ekarriko diote Euskal Autonomia Erkidegoari. Basagoitik benetan uste al du Kontzertu Ekonomikoa blindatzea akatsa izan dela bere alderdiak Espainian uste duen bezalaxe?
Basagoiti jaunari zera gogorazi nahi diogu, berak noizbait onartu duen bezala, Euzko Alderdi Jeltzalearen kudeaketa ekonomikoa ona izan dela, eta gogoan har ditzala bere ahotik atera ziren hitz horiek hurrengo batean EAJ aipatzerakoan.
Azkenik, ikasgelak giza eskubideetan hezteko tresna erabilgarria izan daitekeela uste dugu, baina ez dira biktimen mina eta oinazea konpontzeko lekurik aproposena.