2010/06/21
Belgikako hauteskundeetan, espero bezala alderdi flandestar independentista bat izan zen garaile garbia, N-VA.
Pasa den urtean hemen izan genituen orduko eta orain hautatu berri izan diren hainbat hautetsi gazte (Minneke De Ridder eta Kim Geybels) euren gazte erakundeko talde batekin Sabin Etxean egin genien harreran. Flandes eta Belgikan irabazi berri duen alderdi honek eztabaida ekarriko du Belgikako estatuaren etorkizunean, hain zuzen ere N-VAk defendatzen duena Flandesko Errepublika baita Europa konfederal eta demokratikoaren baitan. Badirudi egungo Belgikaren amaieraz hitz egiteko goizegi den arren, posible litzatekeela estatu berrien sorrera baketsu eta demokratikoa Europako politikaren agendako gai sartuko dela aurreratzea. Notizia paregabea Herrien Europan sinesten dugun guztiontzat! Zorionak N-VA! Proficiat!