Ezagutzera eman

BERRIAK

2010/09/24
Enplegu politika aktiboak transferitzea berri handia da euskal gizartearentzat, gazteontzat bereziki, zail baitaukagu kalitatezko enplegua lortzerako orduan.

Egia da transferentziak Eusko Jaurlaritzaren kudeaketa ona behar duela ere bai, eta ikusiko dugu zer den egiteko gai Patxi Lopezen gobernua, orain arte ez baitute inolako eraginkortasunik erakutsi.

Bitartean, transferentzia hau zertan den azaltzen saiatuko gara:

Enplegu politika aktiboak dira enplegua modu aktiboan sustatzeko balio duten tresnak, hala nola, beste batzuen artean, honako hau: EAEtik kudeatzea enpresei onartzen zizkien beherapen fiskalak langile mota jakin batzuk kontratatzearren (ezinduak, emakumeak, denboraldi luzeko langabeak, gazteak, adin batetik gorakoak, e.a.). Hori egingo da Euskadik dituen interesen arabera, eta ez beste batzuen interesen arabera. Gainera, kudeaketarako, dirua aurreratu eta gobernu zentralari eskatu beharrean, alderantziz egingo da; hau da, kupoa negoziatzerako orduan, transferentzia kudeatzeko zenbateko bat zehaztuko da.

Baina beste arlo batzuk kudeatzeko aukera ere badator: enplegua bilaketa aktiboa egiteko informatzea eta orientatzea; prestakuntza profesional okupazional edo jarraiko programak garatzea, eta lanerako kualifikatzea; lan egitea erraztea; autoenplegua; ekonomia soziala eta enprese txiki eta ertainen garapena sustatzea; lana sortzen duen aktibitateen sorrera areagotzea; mugikortasun geografikoa erraztu; arriskuan edo bazterkeria sozialean bizi diren pertsonen laneratzerako politikak sustatzea. Euskadik kobratuko du, dirua jarri, eta gero, kupotik deskontua egingo diote (472 milioi euro, esaten duten %6,24 hori).

Azkenik, lan ikuskaritza, prestakuntza profesionala kudeatzea (erdi mailako gradu berriak sortzeko aukera adibidez), Itsasoko Gizarte Institutua (itsasgizon eta emakumeen gizarte segurantzaren antzekoa, baita arrantzaleena ere), eta lan bitartekaritza ere, INEMek egiten zuena alegia, transferitu egiten dira.

Facebook