Ezagutzera eman

BERRIAK

2010/09/24
Euzko Gaztediren kanpaina izan da www.surfingasteiz.com blogekoa web berri honi hasierako bultzada emate aldera.

Blog horrek eta Facebooken sortutako orriak lan bikoitza egin digu: alde batetik, Gasteiz eta Euzkadi mundura zabalik dagoen herria dela azpimarratzea, eta teknologia berriek aukera ematen digutela zabalik dagoen ate hori oraindik eta gehiago handitzeko. Bestetik, ez dugu aukera pasatzen utzi nahi, eta alderdi eguna Gasteizen ospatzen dugula aprobetxatuz, hiri honek dituen gabezia batzuk agerian utzi nahi izan ditugu, Lazkoz alkateak margotzen duen paisaia idilikoaren gainetik.

Laburbilduz, web orrialde berri eta moderno hau mundura zabalik dago, eta hemendik ez da nabigatzen, surfeatu baizik.

Azkenik, bihar egingo dugu Gasteizen, 11:30ean, web orriaren aurkezpena, Izaskun Bilbao Europako legebiltzarkidearen laguntzarekin.

Facebook