Ezagutzera eman

BERRIAK

2010/10/22
EGIk, Kurdistango herriarekin eta euren gainetik dauden Estatuek zedarritzen dituzten erabakien menpe bizi direnekin solidario, beti sustatuko ditu berezko hizkuntzan hitz egiteko eskubidea eta libre determinazio eskubidea, hala nola banaezinak diren 151 politikari, herri mandatari eta aktibista prozesatuen eskubide zibil eta politikoak.

Historian zehar euren nazionalitatearen interesetatik at zeuden interesetara behartua izan diren herriek, eskubide osoa dute haien errealitate politikoa ezartzeko, eta era berean, haien ekonomia, gizartea eta kultura garatzeko, NBEk 1966ko Giza Eskubideen Hitzarmenetan xedatzen duen bezalaxe.

Hortaz, solidaritatea, bermeen eta eskubide zibil zein politkoen defentsa euren herriak Estatuen interes zorrotzen gainetik defendatzen dituzten pertsonentzat. Estatu horien artean Turkia, Errusia eta Espainia zein Frantzia daude, kurdu, txetxeniar eta euskaldunontzat hurrenez hurren.

Facebook