Ezagutzera eman

BERRIAK

2010/10/25
Gaur, urriak 25, Euskadiren Eguna ospatzea erabaki du Lopezen gobernuak. Datorren urtetik aurrera, euskal gizarteak eskatzen ez zuen jai eguna izango dugu, Gernikako Estatutuaren omenez.

31 urte bete barik egon den (dagoen) Lege Organikoa dugu Estatutua.

Gaur egun Euskal Autonomia Erkidegoan bizi diren ia bi belaunaldik bozkatu ez duten Estatutua.

Espainiako gobernuen interes edo beharrizan desberdinen menpe egon den garapena.

Eta abar, eta abar.

Egia da, Euzko Alderdi Jeltzaleak, PSOErekin lortutako akordio bati esker, Estatutua ia bere osotasunean garatzea lortu du. Berri pozgarria hori. Baina 31 urte eta gero, Estatutuak bazterkeria eta garapen eza jasan ditu. Euskal gizarteak beste zerbait eskatzen du, aurrerako jauzia.

Bitartean, Euzko Gaztedik, honekin ere ez du ospakizunerako motiborik.

Facebook