Gaur frankismoaren garaiko biktimak eta talde parapolizialen biktimak kanpoan geratu dira, ez dira aintzat hartu.
Estatu terrorismoaren biktimak (GALek eragindakoak) eta Batallón Vasco Españolenak barne sartu dira gaurko egunerako. Baina Euzko Gaztedik ez ditu beste biktima horiek ahaztu nahi, herren geratu den Oroimenaren Egunean.
Oraindik ere aurrera pausuak eman behar ditugu biktima guztiak aintzatesteko. Bide onetik goaz, baina ezin gara geratu.
Gure pentsamenduak gaur, guztiekin daude.
Zuek oroit.