Ezagutzera eman

BERRIAK

2010/11/30
Hauteskundeek irauten duten bi asteetan zehar, Euzko Gaztedi-EGIren kide ezberdinak izan dira Katalunian JNC eta UJren kideei laguntzen

Izan dituzten hainbat ekitalditan parte hartu ahal izan dugu, eta bereziki deigarria izan da azken ostiralean 15.000 pertsonek nola bete zuten Palau Sant Jordi.

Hauteskunde gogor eta garrantzitsuak izan dituzte, eta zorionez, zazpi urteren ostean CiUko Presidente den Artur Masek diferentzia handiarekin irabazi die gainerako alderdi politikoei. Dudarik gabe Kataluniako presidentzia izango du.

Prozesu horretan eurak babesten eta laguntzen izan garen bezala, pozez ospatu genuen beraiekin ere izandako emaitza. Orain hasiko da benetako lana CiUko guztientzat, Kataluniaren egunerokoa eta etorkizuna eraikitzen. Zorionak eta zorte on aurrera pausu honetan!

Facebook