Ezagutzera eman

BERRIAK

2011/03/10
“… y sin embargo, se mueve” beste aldi batzuetako leloa izateaz gain, euren XII. Kongresuko lelotzat erabili dute gure lagun andaluziarrek. Hala, pasa den martxoaren 5ean Sevillan izan zuten kongresuan nagusi izan genuen betiko esaldi hau.

Aspalditik dugu erlazio hau eta ez dugu hain garrantzitsua izan den batzarra galdu nahi izan. Bertan, azken 6 urteotan, erakundearen Idazkari Nagusi izan dutenak, Miguel Ángel Jiménezek, kargua uzteaz gain, erakundea aldatu dute, eta hemendik aurrera, Aberri Batzorde batekin eta horren bozeramailearekin jardungo dute gure antzean. Horrela, gure babesa eskaintzeaz gain, beste hainbat aholku ere eman dizkiegu. Zorte on, Miguel Angel, hemendik aurrera egingo duzun bidean eta zorte on baita Juventudes Andalucistas-eko Aberri Batzorde berriari ere!

Euzko Gaztedirekin batera izan dira kongresuan beste nazioarteko hainbat ordezkaritza ere: EFAy-ko Idazkari Nagusia, JNC eta Gazte Abertzaleak.

Facebook