Ez du balio indarkeria salatzearekin, ez du balio beren-beregi ETA aipatzearekin, ez du ezerk balio Euzkadiren behin-betiko konkista jokoan dagoen bitartean.
PP eta PSOEk ez dute herri hau gustuko, ez dute errespetatzen eta badirudi ez dutela inoiz errespetatuko gizartearen gehiengoak dioena.
Demokrazia garbiak botere-erakunde gehienetatik at uzten dituenez, aitzakiak bilatzea geratzen zaie bakarrik Euzkadi eurek nahi duten bidetik joatera behartzeko.
Baina euskal gizarteak argi eta garbi dauka zer nahi duen. Argi baino argiago dauka indarkeriak eta ETAk ez dutela lekurik; argi baino argiago dauka ideia guztiek ordezkaritza politikoa eduki behar dutela; eta argi baino argiago dauka Euzkadik bere etorkizuna erabakitzeko eskubidea duela.
Zikin jokatuta ere, ez dute herri sen hori inoiz akabatuko.
GORA EUZKADI ASKATUTA!