Ezagutzera eman

BERRIAK

2011/10/20
EGI pozarren dago azkenean bakean dagoen herria daukagulako, euskal gaztediak inoiz ezagutu ez duena

Hamarkadetako sufrimenduaren ostean, azkenik entzun dugu ETArengandik espero genuen komunikatu bakarra, hain zuzen ere bere amaiera iragartzen zuen hori. Gaurkoa bezalako egunean, ez ditugu ahaztu nahi basakeria eta terrorismoaren lakra bizi izan dituzten pertsonak. Ez dezagun ahaztu Euzkadik ez diola ezer zor ETAri, hain justu kontrakoa, ETAk zor dio asko herri honi.

Garai berria zabaltzen zaigu, POLITIKAREN garaia, letra larriekin, Euzkadirekin betidanik nor egon den erakusteko garaia, herria eraikitzen eta gizartearen interesak defendatzen. Askatasuna eta Euzkadiren garaia da.

Azkenik, beti bezala, gurekin berraskidantzarako eta konkordiarako lana partekatu nahi duten erakundeei eskua luzatu nahi diegu, herria eraikitzearen aldeko lana.

Gaur Euzkadi askoz ere askeago da.

Gora Euzko Gaztedi!

Gora Euzkadi askatuta!

Facebook