Ezagutzera eman

BERRIAK

2011/12/03
Abenduaren 3an Euskararen Eguna ospatzen dugu

Norbere erakundeak berreskuratzean euskaldunok, legeetan zuzenean eragiteko eta hauek sortzeko aukera izan genuen.  Euzkadin badakigu, aldez aurretik horrela gertatu delako, ohituraren aldetik legeak sortzea zer den hau da, badakigu gure eguneroko bizitzaren objektibizazio prozesu bat aurrera eramatea eta barneratuak ditugun ekintza arrunten legeztaratzea zer den. Horrela Euskararen legea sortu izan zen eta bertan EAEko errealitate linguistikoa definitzeaz gain euskararen babesle eta haren gordailu orain bi urte oporrak hartu zituen Euzko Jaurlaritza da.  Legeak ere oroitzen du Euskal Herriko berezko hizkuntza euskara dela, historia eta errealitate oso baten izkiriatzea gauzatzen du.

Hala ere, jendarteak errealitate jakin bati erantzuna ez bada araututakoa ez du ontzat hartzen baldin eta babesa hasiera batetik jendartean dagoen behar baten eskakizunaren soluzioa ez bada.  Legeak objektiboak dira behin ofizialak egiten direla baina, hauei begirunea zor diegu ez soilik objektibotasun horren ondorioz baizik eta egoera horretan daukaten esanguraren bitartez.  Arauak sortu aurretik arautu beharreko ingurunera itzultzeko legeek kolektiboki eta era etengabean lekua bilatu beharko dute.  Aurreko guztiari soz ondorio bakarra atera daiteke datorkigun Euskararen egunari buruz hitzegitean eta behin erakundeek urte mordoa eman dute gure hizkuntzaren alde egiten aurten ere aldarrikapen xume baina goren bat egiten dugu, EGI-Euzko Gaztedik urte osoan zehar eta bere ekintza, ekitaldi, programa etab.etan egiten duen legez euskara erabiltzea, hitzegitea eta horretaz harro egotea edozein eratako eremuan hamaika abantaila ematen dizkigulako eta gutxitua den hizkuntza baten susperraldia lortzeko erarik eraginkorrena delako.  Hizkuntza bakoitzak bere xarma duenez munduari begiratzeko gure ereduari ekin behar diogu, zure esparrua edozein delarik ere, MINTZATU ZAITEZ EUSKARAZ!!

Facebook