Ezagutzera eman

BERRIAK

2012/05/17
Homofobia, lesbofobia eta transfobiaren aurkako eguna ospatzen da gaur, zoritxarrez. Zoritxarrez diogu uste bait dugulako XXI.garren mendean sexualitate ildoko erasoek ez bait dutelako sentzurik. Azken urteotan aurrerapausu handiak eman dira euskal gizartean homosexualekiko, lesbianekiko, transexualekiko eta bisexualekiko jarreretan, eta pozten gara ikusteaz gizarteak gero eta barneratuago dituela iraganean jasandako ezkutuko bizitza igaro eta gero.

Hala ere, lan asko dago egiteko. Orain hilabete ez da Txilen Daniel Zamudio gaztea erail zutela homosexuala izatearren. Ekintza kriminal hauek onartezinak dira, eta gure gizartea hezi eta kontzientziatzea beharrezko ikusten dugu honelako ekintza kriminal eta onartezinak berriro ere jazo ez daitezen. Gazteok izan behar dugu norbanako pertsonen eskubideen ahots defendatzailea, eta mezu hau gure hurbileko jendeari banatzea derrigorra dugu.

Bukatzeko, eskerrak eman nahi dizkiegu urteean zehar kolektibo honen defentsa eta eskubideen alde gogor lan egin duten bai pertsona bai erakunde publikoei; baita ere gure alderdi politikoa den EAJ-PNVri, beti gizarteko pertsona ororen eskubideen alde lan egitearren.

Facebook