Hala hasten da Nafarroa Bizirik plataformak 1512-2012 Agiria izenburupean egin duen idazkia, Gaztela eta Aragoiko tropek, Fernando Katolikoa errege zela, Nafarroako Erresuma konkistatu zuteneko 500. urteurrena gogoratzeko. Talde hau historialariek, idazleek eta esparru guztietako erakundeek osatzen dute , inolako alderdiren eraginetatik kanpo dagoen mugimenduaren babesarekin. Ekimenak nafartasuna bera berreskuratzea bilatzen du, izate politiko,historiko,sozial eta kulturala den aldetik.
Gaztela eta Aragoiko tropak Nafar lurraldean sartu zirenean, hau ez zen momentuko okupazio bat izan. Gaurko Nafar gizarteak gaur egun ere jarraitzen du bere lurralde boterea oraingo Espainiara zabaldu zuen Gaztela haren menpean. Nafarroako Erresuma mapatik desagertu zen, eta berarekin eraman zuen herri oso baten historia.
Lau mende geroago, lurraldetasuna, kultura, tradizioak eta Euskadi deritzon herri baten historia gaurkotasun politikoaren eszenatokira itzultzen dira , Euskadi egingarria zela sinesten zuten militante batzuei esker. Eta, mende bat geroago, gure asaben oinordeko garen aldetik, orain eta hemen esaten dugu beren ahalegina eta lana ez zela alferrekoa izan, eta Euskadi gaur dela berezko errealitatea. Euzko Alderdi Jeltzalea gai izan zen XX. mende hasiera hartan, industrializazio prozesuaren eraginez egiturazko aldaketaz jositako gizartean ezarri ziren ideia haiek gorpuzteko. Egitasmo berritzailea, erakunde berriak loakartutako gizarteari eskaintzen ziona. Orduan ekarri zen gogora garai batean izan zena, eta egunen batean berriz izango zena. Egitasmo politiko hark, mende bete geroago, ideia horiek eskaintzen jarraitzen du, inguru aldakorrera eguneratuta, baina iragana inoiz ahaztu gabe.
Euskal herria da Euskal Aberria osatzen duten hiritar guztien batura. Euskal Herria da kulturen arrago berezia , eta bere ezaugarriak dira euskara bera, kultura,tradizioa,erakunde juridiko eta foru antolaketa propioa. Bere adierazpena eta presentzia gauzatzen da Euskal Autonomi Erkidegoan, Nafarroako Foru Erkidegoan eta Iparraldean .
Nafarroa Bizirik egitasmo barruan dago Euzko Alderdi Jeltzalea-Partido Nacionalista Vasco. Eta parte hartzen dugu bere etorkizun politikoa erabakitzeko eskubidea izango duen Nafarroa bat berreskuratzeko egitasmoan sinesten dugulako.
Hau ez da ekimen berririk EAJ-PNVrentzat. 2006 urte hartan ere, Nafarroako Foru Parlamentuan defendatu genuen LORAFNA ( Nafarroako Foru Erregimena Berrintegratzeko eta Hobetzeko 1982ko Lege Organikoa) legea erreformatzeko egitasmoa . Egitasmo honek defendatzen zuen Estatuarekiko harreman politikorako eredu eta erregimena arautzeko, beharrezko zela borondate demokratikoari bidea ematea. Horrez gain eskatzen genuen autogobernuaren foru erretserba berariazkoa. Hartan, gogora ekarri genuen 1512k konkistaren ostean Nafarroa Gaztela eta Aragoiko erresumaren barruan sartu zela “ gobernatzeko bere foru,lege eta ohiturak “ salbu mantendurik. Beraz, sartzeko modua ez zen kentzekoa, baizik eta printzipioen baturakoa, Erresuma bakoitzak bere izaera propioa mantentzen zuelako. Hori da Nafarroako Zuzenbide Historikoaren oinarri juridikoa,eta Espainiar Konstituzioaren lehen Xedapen Gehigarriak berak ere aitortu zuena.
EAJ-PNVk defendatu egiten du EAEk, Nafarroak eta Iparraldek osatzen duten Euskadi. Baina, elkartutako Nafarroa, sei herrialdek osatutako Euskadi izatea, edo banatutako egitasmo politiko izatea, hiritarren esku egon behar du.Nafarrek izan beharko dute bata ala bestea erabakiko dutenak.
Euzko Gaztedik, EAJ-PNVren gazte erakundea izanik, eta berez erabakitzeko gaitasuna duen Euskadi defendatzen dugulako, ekainaren 16ean Iruñara joateko erabakia hartu du, Nafarroa Bizirik plataformak deitutako ekitaldietan parte hartzeko. Abertzaleak garelako. Gure aberrian sinesten dugulako. Nafarrek erabakitzeko eskubidea dutela sinesten dugulako. Euskadi askea nahi dugulako.