Ezagutzera eman

BERRIAK

2012/06/23
Bihar, Zaramagako auzoan dagoen Santa Isabel hilerri ondoko plazan, Estepan Urkiaga “Lauaxeta” ren fusilamenduaren 75.urteurrena gogoratzen du Euzko Alderdi Jeltzaleak.

Lauaxeta bezala ezaguna dugun idazkeak, euskaldun askok eta askok bezala, bere bizia eman zuen Euskadi Francoren tropengandik babesteko asmoz.

Gure herria indarrez hartua izan zen. Baina gaur, 75 urte baino gehiago bortizkeria ezberdinak sufritu eta gero, bakean bizi den herri bat gara. 

Hala ere, herri honen askatasuna helburu dugunez, Lauaxetaren olerki baten esaldi bat dakarkizuegu gogora: 

"Dana emon biar yako maite den azkatasunari"

Herri honen askatasuna dugu Euzko Gaztedik eta Eusko Alderdi Jeltzaleak helburu. Lan honetan mende bat baino gehiago daramagu. Eta amets dugun helburua lortuko dugunaren esperantzari eutsi behar diogu.

 

Mendigoxaliarena

Mendi eze, ikurrin eder,

aske nahi zaitut axian.
Amar gazteren lerdena
makila luzez bidian

Mendi-bitxidor berdiok,
arin or duaz kantari:
"Dana emon biyar yako
maite den askatasunari".

Gaztedi honen didarra
bai dala didar zolija!
Aberri baten samiñez
urduri dabil erija.

Askatasun-goxalderuntz
sugarra dira basuak.
Sugarra basuak eta
zidar argija itxasuak. 

Or duan ozte-aldrea
aberri-miñez kantari!:
"Dana emon biar yako
maite den azkatasunari".

Gazte horreik goruntz duaz
abesti ta ikurriñez.
Lañuan baña tiro hotsak:
bedartza dager odolez.

Ikaraz duaz usuak,
mendija dago ixillean.
Hamar gazteren lerdena
bixitza barik lurrean!

Eta illuntzeko bakian
norbaitek darrai kantari:
"Dana emon biar yako
maite dan azkatasunari"!

Facebook