Ezagutzera eman

BERRIAK

2012/07/05
Young Democrats For Europe-YDE-k Bilbon bilera bat antolatuko du asteburu honetan Europako Alderdi Demokrataren kontseilua aprobetxatuz.

2007an sortua, Europako Alderdi Demokratikoko gazteek eta gazte independienteek osatzen duten gazte erakundea da YDE (Europako Gazte Demokratak). Bere sorreratik, Europa osatzen duten pertsona eta herrien eskubide eta askatasun demokratikoen aldarrikapena helburu izan dituena.

Euzko Gaztedik, EAJk egin duen lez, Europaren aldeko apustu sendoa egiten du. Nazioez osaturiko Europa, estatu egitura juridikoa izan edo ez. Ezinbestekoa iruditzen zaigu azken hamarkadetan Europan lorturiko giza eskubide eta ongizate egoera mantentzea helburu dituzten praktika politiko-ekonomikoak bermatzea. Bizi dugun krisi egoera medio, arriskuan daude Europak azken 50 urteetan defendatu dituen giza baloreak.

Nazioen Europa. Herri eta gizakien askatasunaren berme dena. Gizatasunean oinarritzen dena. Pertsonak babesten dituen Europa. 

EAJ-PNVk balio hauek babestu izan ditu. Gizakia interes guztien gainetik defendatzen duen gizartea dugu helburu. Herri eta nazioen askatasuna defendatu duen Europaren parte gara. Europako eredu ekonomiko, politiko eta kulturalik onenak Euskadirentzat lortu nahi dituen eredu zabaltzailea nahi dugu. 

Euzko Gaztedik, gazteen aukera akademiko eta pertsonalak libreki eta egoera parekatuan hautatzea baliabidetzen duen Europarekin bat egiten du. Ikasle eta langile gazteen internalizazioa bideratzen duen Europa. Nazioarteko praktika eredugarriak gureganatu eta gurean ditugunak esportatzen dakiena.

Guzti hau da ezberdin egiten gaituena. Honegatik, ekintza eta iritzi agertze ezberdinen bidez, europar gazteen interesak defendatzen dituen erakundearen Councilera gerturatuko gara bazkide fundatzaile modura.

Facebook