Ezagutzera eman

BERRIAK

2012/07/12
Ikurriñaren Festaren ekitaldi nagusia eguerdiko ordu batean izango da Larrunen.

Uztailaren 14an abertzale eta euskaldunok Larrunen Ikurriñaren Festa ospatzen dugu. 

Uztailaren 14 baten, Ciriaco de Iturri EAJ-PNVko militante eta abertzale batek, lehenengo Ikurriña ezarri zuen Bilboko Korreo kalean ireki zen lehen “Euskaldun Batzokijan”. Frantzian, egun honetan bertan, Iraultzaren ikur izan zen Bastillaren hartzea ospatu izan dute 1790etik aurrera. 

Iparraldeko euskaldunentzat, beraz, egun sinbolikoa dugu uztailaren 14a. Euskaldunak garela aldarrikatzeko eguna. 

Frantziak mendeetan zehar bultzatu duen zentralismoaren aurrean, estatus juridiko propioa aldarrikatzeko eguna.Iparraldean ere Euskarak eta euskal kultural tokia dutela aldarrikatzeko eguna. 

Lapurdi, Behe Nafarroa eta Zuberoa, Euskadi osatzen duten 7 lurraldeen bihotza ditugu. Iparraldea, Europara hurbiltzen gaituen igarobidea da. Nazioen Europara heltzeko giltza.

Pirinioetako bi aldeetako euskaldunok bat egiten dugun eguna dugu. Ezberdintzen gaituzten ezaugarriak ahaztu eta batzen gaituztenak indartzeko eguna. 

Gure nortasunaz harro gaudela erakusteko eguna. Gure herriaren askatasunaren alde lanean jarraitzeko beharrezko dugun indarra ematen diguna. Ikurriñak hartu eta euskaldunontzat hain sinbolikoa den Larrun mendira egingo dugu igoera.

Sabino Aranakgizartean zeuden hainbat kezka bereganatu eta erantzunen euskarri izango zen erakunde politiko bat sortu zuen. Eta gaur, 117 urte eta gero, hainbat eta hainbat gudari, abertzale eta euskaldunek erein zuten hazia ureztatzea dagokigu guri. 

Hori dela eta, Uztailaren 14an Pirinioek zatitzen duten lurraldearen alde bateko eta besteko euskaldunok, Larrun mendian Ikurriñaren festa ospatuko dugu. Hainbat urtetan egin bezala, Ikurriñak gainean hartu eta mendira igo behar dugu. 

Ospatu dezagun Uztailaren 14an Iparraldeko eta Hegoaldeko euskaldunok bat eginda Ikurriñaren festa. 

Facebook