Ezagutzera eman

BERRIAK

2012/07/19
Sabin Etxean egin duten egonaldian euskal nortasuna, historia eta kulturaren gaineko azalpen bat jaso dute.

Uztailaren 19an, 40 bat bavariar ikaslez osaturiko talde baten bisita jaso du Euzko Gaztedik Sabin Etxean. Besteak beste, Astigarraga eta Donostia bezalako hainbat txoko ezagutu ostean, Bilboko bitxikeriez gozatzeko parada izan dute.

Hiriburuan zehar izandako bisita medio, Euzko Gaztedik Sabin Etxeko ateak ireki dizkiete ikasleei gure nortasuna, historia eta gure kulturaren nondik norakoak azaltzeko asmoz.

Harrera honen helburua, Regiomontanus-Gymnasium Haßfurt eskolarekin harremanak indartzea da, azken 3 urteetan kurtso bukaerako bidaiak Euskadin egin izan dituztelako.

Azalpena eta gero, Aralar jatetxean bazkaltzeko aukera izan dute.

Euzko Gaztedi EGIk Sabin Etxeko ateak zabaltzen jarraitzeko asmoa dauka, euskal kultura eta historia ezagutu nahi duten giza talde guztientzat.  

Facebook