Euskadik bizi duen garai berri honetan, iragan hurbilean ez bezala, gizabanako guztien askatasuna eta bakea oinarri duen garaia eraikitzen jarraitu behar dugu.
Euskal gizartearen aniztasunak, iraganeko akatsetatik ikastea eta ezberdinen arteko bizikidetza akordio baten beharra eskatzen digu.
Akordio honetan ez dute kabidarik, euskal gizartetik kanpo datozen esku-hartzeek, are gutxiago orain arte, kemenez lortutako elkarbizitza arriskuan jartzen dutenak.
Turismo zirikatzaile honek, beste behin, estatuko erakundeen zein eskuindar alderdien babesaz ahaztu nahi ditugun garai eta borrokarako mekanismoak oinarri duten manifestazioak ahalbideratzen dituzte. Ondorioz, mekanismoetan bat egiten dutenek kaleak beldurrez bete zituztelarik.
Euzko Gaztedi EGIk adierazten du:
1.) Manifestazio eskubidea, estatu demokratikoen ezaugarria lez, hiritarrak zein elkarteak demokratikoki adierazteko tresna da, gizartearen eskubideak, elkarbizitza eta akordioa oinarri duena hain zuzen ere.
2.) Euskal gizartea zirikatu eta elkarbizitzari kalte egitea helburu duen manifestazioa, onartezina eta ondorioz debekatu beharrekoa da.
3.) Ikur zein egoitzak, hiritarron ondarea diren heinean, Arana Goiritar Sabinen bustoak jasan zuen erasoa onartezin bezain gaitzezgarria delakoan gaude.
Euzko Gaztedi EGIk euskal gizarteari, guztion artean elkarbizitza indartzeko ahalegina eskatzen dio, manifestazioaren ondorioz gertatutako istilu onartezinak irmoki gaitzestuz.