Ezagutzera eman

BERRIAK

2012/10/24

Hauteskundeak eta ondorengo egunak pasata, Euzko Gaztedi EGI-k Iñigo Urkullu zoriondu nahi du igandean lortutako emaitza bikainengatik. Argi dago, kasu honetan, euskal gizarteak hurrengo lau urteetan Euskadi kudeatzeko gestioa eta aberrian finkatutako aukerari eman diola boza. Garai gogorra da gazteontzako, eta aldez aurretik ikusi dugu Iñigo Urkullu gure arazo eta kezkez arduraturik egon den hautagai bakarra izan dela;  eta arazo eta kezka hauek konpontzeko proposamen zehatzak egin dituena.

Horrela ba, Iñigo Urkullu eta bere atzean izan den talde osoa zoriondu nahi ditugu gaurko egunez; eurengan konfiantza jarri duten guztioi, batez ere gazteoi, eskerrak emanaz. Badakigu egoera ez dela ona, baina lana eta ilusioaren bitartez, denok batera lortuku dugu euskal nazio indartsu, baketsu eta askea Europan izatea.

Zorionak berriro ere, Iñigo. Gora Euzkadi Askatuta!

Facebook