EGIkide agurgarri hori,
Gutun honen bidez, Euzko Gaztedi EGIko kide bezala laguntza eskatzera gatozkizu. Bizi dugun krisi egoera honetan, gaizki pasatzen ari direnek, inoiz baino gehiago beharrezko dute denon laguntza.
Bizkaiko Elikagaien Bankuak laguntza publikoa eskatu du Azaroaren 30 eta Abenduaren 1erako. Bizkaiko supermerkatu guztietan elikagaien bilketa egingo da eta 3-4 orduko txandak zehaztuko dira.
Euskal gizarteak, urte askotan zehar erakutsi izan du herri gisa duen erantzukizuna. Euzko Gaztediko kideok herri honekiko konpromiso argia erakutsi dugu gure militantziarekin eta gazte erakunde bezala, borondatezko lanaren aldeko apustu sendoa egiten dugu. Hori dela eta, proiektu honetan ere, aberkideenganako konpromiso bera eskatu nahi dizuegu.
Ahalik eta herri gehienetan egitea gustatuko litzaiguke. Horregatik, EGIkideez gain, alderdizale, alderdikide edota ingurukoen laguntza guztia ongi etorria izango da.
Parte hartu nahi izanez gero, honako kontaktu biak erabili ditzakezue:
- Diana González (Bizkaiko EGIko Gizarte Politika arduraduna)
dianatxu_e@hotmail.com
- Manuel Herrero (Bizkaiko Elikagaien bankua)
94-4499258
Gehien behar dutenek, zuen laguntza biziki eskertuko dutelakoan.
Agur bero bat.
Bizkaiko Erki Kontseilua.