Edozein gizartetan esango genuke oraingo krisi egoeran hainbat direla urratuak diren giza eskubideak, besteak beste izan daitezke eskubide ekonomikoak,sozialak eta kulturalak; norbanakoaren eta talde eskubideak, ordea, betetzen direla pentsatzen dugu.
Baina Euskadi, ezberdina da gaurkoa moduko eguna ospatzeari dagokionez.
Erakundeek eta alderdi politikoek garrantzi handiko egun hau, ezbai eta elkarri eginiko kritika artean ospatzen dute. Ematen du ez garela esandako adierazpenean batzen diren eskubide guzti guztiak bermatzeko gai .
Denbora laburra igaro da pertsona asko eta asko modu zehatz batean pentsatzeagatik, edo sufritzen duten giza taldeei ahotsa emateagatik jazarriak ziren aldia amaitu zenetik.
Euskadin, sufrimendu hori hainbat erakunde eta taldetan bizi izan da, modu batean edo kontrakoan pentsatzen zuten arren. Jazarpen guztiek ez dute oihartzun bera jaso, eta ez dira neurri berean adierazi.
Euskal gizarteak gaur atzera bueltarik ez duen urratsa eman du. Baina, neurri berean, ezin dugu gure iraganik ankerrena ahaztu. Helburu bikoitza ezartzen dugu: halakorik berriro ez bizitzea eta gehien sufritu dutenei laguntzea.
Euzko Gaztediren jarrerak ez du zalantzarako aukerarik eskaintzen, guztiz argi eta zehatza da:
- Herri kargudunak, kazetariak, enpresariak edo gizarte eragileak jazarri ziren denborak ezin dira errepikatu, ez ETAren aldetik,ezta ekimen haietan parte hartu zuten beste eragile politiko eta sozialen aldetik ere.
- Estatuak bere hiritarren giza eskubideen bermatzaile izan behar du. Ezin da zalantzarik egon giza eskubideen nazioarteko bermatzaileek auzitan jarriko dituzten eta ezberdin pentsatzen dutelako , eragile batzuen parte hartzea eragotziko duten jardueren inguruan.
Apustu irmoa egin dezagun, denontzako errespetu, berdintasun eta duintasunaren alde. Bortxakeriarena gainditu beharko dugun etapa da, baina inoiz ahaztu gabe.
Denok nahi eta espero dugu hurrengo urteotan gure inguruko gizarteek exijitzen dituzten eskubideetaz hitz egiten egotea, eta inoiz gehiago askatasun politikoa, pentsatzeko askatasuna edo adierazteko askatasuna moduko oinarrizko eskubideak aldarrikatzeko beharrik ez izatea.
Eta jakina, eskubide horiek errespetatuak eta bermatuak izatea.