1 – Harmailetako gune jakin baten jarrera sutsuki gaitzesten dugu, zelaira suziri, leherkari, ke bonba eta beste hainbat objektu botatzen aritu baitziren partiduak iraun zuen bitartean, euskal afizio eredugarriaren irudia erabat desitxuratuz.
2 – Istiluak sortu ziren gunean bertan zintzilikaturik zeuden pankarta eta ikonografiaren arabera eta baita bertako zaletuek abestu zituzten kantu eta oihuen arabera ere, garbi geratu zen ezker abertzaleak historikoki erabili dituen lema berdinak zirela. Horregatik dei egiten diegu ezker abertzaleko kideei eta bereziki hura ordezkatzen duten gazteei Anoetako istiluak gaitzetsi eta sala ditzaten, horrelakorik berriro gerta ez dadin.
3 – Euskal Selekzioaren partiduak aldarrikapenerako eta festarako momentu aproposak dira, eta EGIren ustez larunbatekoak bezalako gertakariek ofizialtasunetik urruntzen gaituzte. Horregatik, gogoeta bat egiteko gonbitea luzatu nahi diegu istiluetan parte hartu zuten gazteei, pentsa dezaten zer nolako irudia eman zen FIFA bezalako erakunde internazionalen aurrean eta beste herrietako selekzioen aurrean. Horrelako jokaerekin gure selekzioaren alde egin dezakeen ezein erakunde uxatzea besterik ez da lortzen eta baita ofizialak ez garen bitartean gure aurka joka dezaketen beste selekzioen konfidantza galtzea ere.