2013an EGIkideak gai ezberdinetan formatzeari ekingo diogu eta ondorengo sei hilabeteetan sei ikastaro prestatu ditugu. Hilabetean behin ospatuko dira eta jorratuko den gaiaren arabera arratsalde bateko edo egun osoko jardunaldiak izango dira. Aztertuko ditugun gaien artean ekonomia, komunikazioa, nazioarteko egoera edota analisi politikoa ditugu besteak beste.
Hitzaldi edo ikastaroei hasiera emango dion gaia Krisi Ekonomikoa izango da, jatorria, gaur egungo egoera eta irtenbideak aztertuko ditugularik. Hizlari lanetan Mario Fernández Kutxa Bank-eko Presidentea izango dugu.
Hitzaldia Urtarrilaren 11an ospatuko da Sabin Etxean arratsaldeko 19:00etatik aurrera. Sarrera librea da eta EGIkide eta alderdikide edota alderdizale gazteentzako da, nahiz eta gonbidapena luzatzeko aukera dagoen.