Ezagutzera eman

BERRIAK

2013/01/28

Pasadan ostiralean, Urtarrilaren 25ean, Euzkadi Buru Batzarrak gazte erakunde ezberdinak elkarrekin lanean jarri eta norabide berean arraunean bideratu nahian, Sabin Etxean Gaztedia Prest ekimena aurkeztu zuen, hauteskunde osteko inkestetan gazteen konfiantza jasotzen gabiltzala ikusi eta gero.

Helburua, gazte politikak azaldu eta ondorengo urteetarako lan proiektu bateratu bat zehaztu eta lantzen hastea da. Hezkuntza formala, ez formala eta gazteria arloan egiten den lana azaldu zitzaien bertara hurbildutako alderdikide eta alderdizaleei.

Ostiraleko ekitaldia hasierako urratsa baino ez da izan. Hamabost egun lehenago Uri Erakunde eta gazteei bidalitako inkestek batetik eta erakunde ezberdinen lanak bestetik, koordinazioa bilatzeaz gain, egon daitezkeen gabezia eta aukerak lantzea du helburu Gaztedia Prest proiektuak.

Ondorengo asteetan Uri Erakundeei abian jarriko den plangintzaren berri emango zaie, agenda eta ekitaldi ezberdinen informazioa zehaztuz.

Facebook