Ezagutzera eman

BERRIAK

2013/02/08
Otsailaren 15ean egingo dugu 2013 urte honetan EGIkideentzat eskainiko dugun hurrengo prestakuntza saioa . Datorren ostiralean , Diputatuen Kongresuan EAJ-PNVren taldeko bozeramaile den Aitor Esteban izango dugu geure artean, euskal erakunde sareaz hitz egiteko

2013an EGIkideak gai ezberdinetan formatzeari ekingo diogu eta ondorengo sei hilabeteetan sei ikastaro prestatu ditugu. Hilabetean behin ospatuko dira eta jorratuko den gaiaren arabera arratsalde bateko edo egun osoko jardunaldiak izango dira. Aztertuko ditugun gaien artean ekonomia, komunikazioa, nazioarteko egoera edota analisi politikoa ditugu besteak beste.

 Hitzaldia Otsailaren 15an ospatuko da Sabin Etxean arratsaldeko 19:00etatik aurrera. Sarrera librea da eta EGIkide eta alderdikide edota alderdizale gazteentzako da, nahiz eta gonbidapena luzatzeko aukera dagoen.

Facebook