“GAk hurkoaren begiko lastoa ikusten du ondo, bere begiko habea ahazten duen bitartean. Ez ditu gogoratzen EAJ-PNVk eta EAK gobernu itunak izenpetzen zituzten garaiak, gure herriarentzako autogobernu maila handiagoak eta, aldi berean, euskal hiritargo osoarentzako ongizate handiagoa lortzeko hauteskunde koalizioak osatzen zituzten denborak. Orain,Gazte Abertzaleak taldearentzat, dena dago txarto, Eusko Jaurlaritzak amildegira omen garamatza; eta, egiten diren proposamenak kritikara mugatzen dira; planteamendu positiborik ez, gure arteko akordiorik lortzerik ote dugun aztertzeko. Ez dakite zer egin eta, okerrena da, etorkizunera begira ere ez ditugula proposamen alternatiborik aurkezteko gai ikusten. Buru lauak”.
Euzko Gaztedi EGIren esanetan "ezker abertzalea hartzen ari den jarrerak seguruenik estuasun larria eragiten diola GA taldeari. Ez da bidezkoa ez zentzuzkoa, atzokoan Laura Mintegi andreak eta EH Bildu osoak EAJ-PNVk presoen banaketaren kontra aurkeztu zuen proposamenaren aurrean egin zutena. Atzo abstentzioa, gaurkoan bakar batek bozkatzen du, eta inor ez da lotsatzen. Hori ez da legebiltzar jarduna,hori inauteri lotsagarria baino ez da eta amaituak dira jada aurtengo inauteriak. Seriotasunez jokatzeko garaia dugu, ekarpenak egitekoa, herri hau dagoen egoera latzetik ateratzeko" .
“Gazte Abertzaleak taldeari esan nahi diogu, Euskadik lehengo garaiotan Europa aldean izan zuen aitzindaritza berreskuratzen lagundu nahi badu, ondoan izango gaituztela;baina, "zenbat eta okerrago,orduan eta hobeto" dinamikarekin jarraitzen badute, euskal gizarteari mesede eskasa egiten dioten jarrera horiek salatzen jarraituko dugu. Has zaitezte behingoz lanean, koherentziaz jardun, eta bazter itzazue Eusko Alkartasunaren eta Gazte Abertzaleak-en idearioarekin zerikusirik ez duten jantzi horiek ”.