Euzko Gaztedi EGIk urte honetarako antolatu dituen ekitaldi ezberdinen artean martxoak 8an Emakumearen Nazioarteko Eguna medio, emakumeak omendu nahi ditugu.
Horrenbestez, datorren martxoaren 7an (osteguna) Sabin Etxean arratsaldeko 19:30etan ospatuko dugun ekitaldi ludiko eta erreibindikatiboan parte hartzera gonbidatzen zaituztegu. Joseba Iriondok aurkeztuta, Itxaso Atutxa, Magdalena Múgica, Maite Iturrate eta Alba Menéndez-ek hartuko dute hitza, Iñaki Garcia Ergüin margolariaren parte hartzearekin batera. Deialdia irekia da.