Euzko Gaztedik MNGri egindako gonbidapena eskertu nahi dio, Europa eztabaidaren erdian jartzea txalotu egiten dugularik.
Euzko Gaztedi EGIk argi dauka Europako nazio bat garela. Europaren aldeko apustua sendoa egin arren, Batasun berri eta ezberdin bat aldarrikatzen dugu, zeinetan gure nortasuna, hizkuntza, ohiturak eta kultura babestu eta bultzatuko diren. Europa demokratiko bat, ongizate eta berdintasunean oinarritutakoa, etorkizunari begiratzen diona.
Euzko Gaztedik, Europar Batasunaren barnean Euzkadirentzat estatus politiko berri bat aldarrikatzen du, gure etorkizuna aukeratzeko gai izango den sujeto politikoaren izaera jasoko duen Europa, alegia. Burujabea den Euzkadi bat mendebaldeko Batasunaren barnean.
Eusko Gaztedik, galizian lagun ditugun adiskideei eskua luzatu egiten die, amankomunean dugun bidean laguntzeko eta “eskutik helduta” lan egiteko konpromezua hartzen dugularik, denok helburu eta xede bat dugulako: aintzat hartuko gaituen Europa.
Gora Euzkadi Askatuta! Viva Galiza Ceive!