Euzko Gaztegi EGI eta Helduak EAJ-PNVren familia handia osatzen dugunon ardatz nagusiak, bidea elkarrekin egiten hasi gara .
Pertsona gazte eta nagusiek gure gizarteko talderik nagusienetakoak osatzen dute gaur egun. Teorian, interes eta beharrizan ezberdinak dituzten gizarte taldeak omen gara .
Baina errealitateak behin eta berriz esan digu baieztapen hori errealitatetik urrun geratzen dela .
Une honetan pairatzen ari garen krisi ekonomikoak eta ongizate estatuaren gainbeherak zalantza ugari eta sakonak sortarazi ditu gure gizartea osatzen duten hiritar askorengan. Osasuna,hezkuntza eta gizarte prestazioak denon ahotan daude eta etorkizuna zalantzaz beteta agertzen zaigu
Hori dela eta, Euzko Gaztedi EGI eta Helduak elkartea elkarrekin hasi gara lanean, gizarteko gai nagusiak jorratzeko.
Pentsioen gorabeherak etengabe ari dira non-nahi jorratzen eta aztertzen, eta hainbat dira egoeraren gaineko informazio zehatza ez duten eta jaso nahiko luketen hiritarrak. "Noiz arte ordaindu ahalko dira? eta Zer ote da kutxa bakar hori? dira gehien entzuten diren galderak. Horiek guztiak argitzeko, herritar guztiei eskaini nahi diegun jardunaldia antolatu dugu, pentsioen gaia ondo aztertzeko .
Hizlariak izango dira Emilio Olabarria, Diputatuen Kongresuan EAJ-PNVren legebiltzar taldeko diputatua eta Juan Mari Aburto, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizartekintza Sailburua. Egoeraren azterketa argia egingo dute eta aurkezten zaigun etorkizun ezjakinerako konponbide batzuk azalduko dizkigute .