Ezagutzera eman

BERRIAK

2013/06/10
Azken egunotan Euzko Gaztedi-EGI-ko hainbat kide Bruselan izan dira ALDE taldeak YDE eta LYMEC erakundeekin antolaturiko udako eskolan parte hartzen.

Gai giltzarria eztabaidatzeko aukera izan dute bertan erakunde politiko bietako politikari, profesional eta gazteen artean, “One year ahead of the European Elections: the Voice of the Youth”. Datorren 2014ko maiatzean Europar Legebiltzarrerako hauteskundeak ospatuko dira, eta bertan Gazteon Ahotsa entzutea garrantzitsua baino beharrezkoagoa dugu,

Europako Gazteon partehartzea ezinbestekoa da hurrengo Europar Legebiltzarra osatzeko eta, ondorioz, etorkizuneko desiro dugun Europa eraikitzeko.

Herritarrok Europar Proiektuaren protagonista izan behar dugu.

Euzko Gaztedi eta Young Democrats for Europe gure europar erakundea arduratuta gaude gazteriak Europak zer esan nahi duen, nondik datorren eta zer ematen digun ahaztu duelako. Nahi genuen guztia lortu al dugu? Ez. Baina aski da kritika hutsez. Goazen guztiok elkarrekin gure ametsetako Europa eraikiko duen mugimenduan lan egitera.

Euzko Gaztedik Europaren garrantzia goraipatu nahi du, mugitzeko, ikasteko, bidaiatzeko eta lana egiteko askatasuna eman digu. Datozen hauteskundeetarako gure helburuak lortutako eskubideak mantentzea, gure identitatea bermatzea eta ongizate zabalago batetara eramango gaituen bidea margotzea izan behar dute. Act locally, think globally. I am Basque, We are Europe.

Eraiki Europa berriztatu bat gurekin!

Facebook