Ezagutzera eman

BERRIAK

2013/06/12
Urte bete inguru falta zaigu Europar Legebiltzarrerako hurrengo hauteskundeak ospatu arte. Urte bete geratzen zaigu gure nazioz gaindiko gogo eta asmoei ahotsa jartzeko moduan egongo diren horiek aukeratzeko.

Europa da tokian tokiko aniztasunen baturaren erdigunea, bakoitza bere berezitasunekin eta errealitate ezberdinen batura osatuz. "Denentzako kafeak" ez du funtzionatzen, ez hemen ezta Europan ere. Denak ez gara berdinak, eta gure nortasun berezitua defendatu behar dugu, ondokoekin partekatzen ditugun helburuak onartu behar ditugun era berean, azkenean denok aurrera egiteko aukera izan dezagun: Europa demokratiko,sozial eta aurrerakoia eraikitzen jarraitu behar dugu. Gure eskariei erantzungo dien Europa. Gure apustua da ahots propio eta berezitua izatea, gure egitasmo propioarekin, eta ez dadila gutxieneko asmotara mugatu, ez dadila gutxieneko berdinketa gertatu,ez birzentralizazioan ezta gobernu zentralaren ordezkaritza administratibora mugatuta ere;  eta, ez gaituztela parekatu beren geroa bideratzeko asmorik ez duten autonomi erkidegoarekin.

Batzuetan, Europa hartu dugu hiritarrengandik urrun dagoen erakundea bailitzan, dena arautzeko obsesioa duten burokratek osatutako antolaketa, jatetxeetako olio ontzietatik hasita, pepinoaren itxuraraino edo porruen koloreraino .

Baina, Europa ere bada gure ongizate eta askatasun mailaren erantzule. Europari esker gure herrian mugi gaitezke inolako pasaporterik erabili gabe. Europari esker gazteok bekak jaso ditzakegu beste herrialde batzuetan ikasteko edo gure gaitasunak zabaltzeko. Beste herrialde batzuetan ere lan egin dezakegu, beste azterketaren beharrik gabe.

Baina oraindik, bide luzea dugu aurrean. Eta horregatik, garrantzitsua da urte bete barru izango ditugun hauteskundeen garrantzia ulertzea. Askok eta askok beren nazio politikak aldarrikatzeko erabiliko dituzte eta beren buruak edertzeko mezuak zabalduko dituzte. Guk,ordea, Europa eraikitzeko ideiak eztabaidatzeko hauteskundeetan parte hartu nahi dugu. Europa gardena, hiritarrarengandik hurbil, eguneroko arazo eta kezketatik hurbil. Eta,oraingo honetan, jokoan ez dago elkarrengandik banatzen gaituena,baizik eta elkartzen gaituena .

Heldu zaigu Euzkadirentzat estatus politiko berria lortzeko garaia, Europan eskubide osoko subjektu izatera hel gaitezen; gure etorkizunaz arduratzeko garaia heldu zaigu, gure nortasuna defendatuz, mundu globalizatuan gure  kultura,gure eredu ekonomikoa eta  gure historia indartuz. Eredu propioa nahi dugu, beren geroa erabaki nahiko duten besteekin  batera bizi ahal izateko. Europaren garaia dugu .

Facebook