Munduko gizarte guztiek dituzte egutegian zirkulu gorriarekin markatzen dituzten egunak .
Garaipen edo porrot historikoak dira. Tokian tokiko Patroi edo Amabirjinen egunak .
Gure herria ez dago errealitate horretatik kanpo.
Egia da, gure herriaren historian ugariagoak direla porrotak, garaipenak baino.
Gure herrian ugariagoak dira ospatu beharreko egunen inguruan sortzen diren ezbaiak, ospakizunen inguruko adostasunak baino.
Eta, uztailaren 14a ere bada, gure "historia anitzaren" sintoma .
Frantzia aldean 1790tik aurrera Bastilla hartu zen eguna ospatzen da, eta Iraultzaren sinbolotzat hartzen dute .
Frantziak euskal errealitatea badagoela ahaztu nahi du, bere errealitate propioa.
Estatu horrek ez du bere nazio aniztasunaz ezer jakin nahi .
Eta hamarkada luzeetan frantziar estatuak bultzatu duen zentralismoaren aurrean, gaur eta orain aldarrikatzen dugu Euskadik estatu juridiko propioa behar duela.
Euskarak eta euskal kulturak Iparraldean tokia badutela aldarrikatu nahi dugu.
Hainbat urteren buruan, aldarri hori berori hango eta hemengo eragile politiko eta sozial anitzek egiten dute.
Mugaren bestaldean, uztailaren 14an, Ciriaco Iturri abertzale eta EAJ-PNVren jeltzaleak lehen Ikurrina altxatu zuen Bilboko Korreo kaleko "Euzkeldun Batzokiya" izeneko hartan.
Sinbolikoa izatetik harago dagoen ekintza, gure aberria zapalduta dagoen testuinguru historikoan.
Diktadura eta gerra anitzak baina sakoneko arazo bakarra: estatu eredua.
Eraikuntza fase anitzetan irtenbide onik izan ez duen eredua.
Hondoratze bidean dagoen estatua, bere errealitate politiko,sozial eta kulturala onartu nahi ez duelako.
Gudaldi anitzetan garaituak izan gara. Gure historiaren kontakizunean garaituak.
Garaituak bai, baina sekula ez hondoratuak.
Eroapen eredu gara. Indar eredu gara.
Unerik latzenetan ere, altxatzen jakin izan duen herria.
Eta, krisi garai honetan ere, berriro egingo dugu.
Harro gaude gure aberriaz, harro gaude herri honen askapenaren alde egindako lanaz. Horregatik, uztailaren14 adugu Ikurrinak hartu eta Larrunen elkartzeko eguna .
Pirinioen alde bateko eta besteko euskal emakume eta gizonok gure indarrak batuko ditugun eguna, elkarrengandik banatzen gaituzten ezaugarriak alde batera utziz.
Esan egiten dute historia garaileek kontatzen dutela.
Ez da hori gure kasua.
Izan daiteke historiaren kontakizunean garaitzea.
Baina, ezin zaio errealitateari garaitu,ezin zaio herri baten existentziari garaitu .
Elkarrekin, gure historiaren defentsan.
Elkarrekin, gure herriaren askatasunaren alde.
Elkarrekin Ikurrinarekin, gure askatasunaren sinboloa delako.
Gure izaeraren sinboloa.
Gure aberri bakarraren sinboloa.