Euzko Gaztedi EGIk, urteetan egin bezala, Alderdi Eguneko asteburuan kanpaldia egingo dugu aurtengo edizioan. Giro ona, lagunak ikusi, jendea ezagutzeko aukera edota politikaz aritzeko abagune bikaina izaten da.
Ostiral gauen hasi eta igandera arteko elkarretaratzea garrantzitsua izaten da. Gogoratu egin nahi dizuegu ez dela zertan asteburu osoan bertan egon behar, aukera baitago lehenago edo beranduago joateko, beti ere aurretiaz abisatuz gero.
Euzko Gaztedi-k Bizkaia, Gipuzkoa eta Araban autobusak jarriko ditu ostiralean gazteak Forondara gerturatzeko. Ondoren, bueltako autobusa igande gauean bertatik Forondatik 21:30etan irtengo da eta jasotako toki berean egingo ditu geldialdiak.
Kanpaldian parte hartzeko edo autobusaren gaineko informazio gehiago izateko, jarri kontaktuan honako helbide elektronikoen bitartez:
- Bizkaian bizi bazara egi.bbb@eaj-pnv.eu
- Arabarra bazara egi.abb@eaj-pnv.eu
- Eta Gipuzkoan bizi bazara egi@gipuzko.com
Telefono bidez ere eman dezakezu izena 665.705.196 edota 94.403.94.00ra deituta. Irailaren 25a baino lehen jakinarazi beharko da parte hartzea. Eman beharreko informazioa honako hau da:
- Izena
- Egonaldiaren gaineko informazioa
* igaroko diren egunak
* bazkaldu / afaldu
- Autobusa erabiliko duen joateko zein etortzeko
Egitarauari dagokionez, hemen duzue 2013ko EGI kanpaldiaren gaineko informazioa:
Ostirala:
19:30 Kanpin-denden muntaia
21:00 Ikurriñaren igoera
22:00 Afaria
00:00 DJ-a gau osoan zehar
Larunbata:
12:00 Instituzioetara bisita
15:00 Bazkaria
17:00 Solasaldi politikoa
21:00 Afaria
00:00 Erromeria
Igandea:
Egun osoan zehar EGIko Txosna zabalik
11:30 Desfilea
12:00 Ekitaldi nagusia
15:30 Joseina Etxeberria