Ezagutzera eman

BERRIAK

2013/10/01
EAJ-PNVren Euzko Gaztedi EGI erakundeak osoko gaitzespena adierazi du atzo Herrira taldekoen atxiloketen aurrean.

EGIren iritziz, zentzurik gabeko atxiloketak dira, euskarri juridiko ahul bat dutenak, “dena  da ETA ” ideia modu zabarrenean aplikatuz. Zoritxarrez, herri honetan jasan behar izan duguna eta gero, bereziki larriak iruditzen zaizkigu gertaera hauek, dinamika negatibo batean sartzeko arriskua sortzen dutelako. Ez dugu atzera bueltatzerik nahi, ez dugu sufrimendu gehiago nahi Herri zigortu honentzat.

Bakea eta elkarbizitza ditugulako helburu, ez dugu ahazterik nahi atxiloketa hauek albiste ezkorrak diren bezalaxe, ez direla ahaztu behar beste faktore batzuk ere izugarri zailtzen dutela bakea behin betiko egonkortzea.

Hain zuzen ere, ETA desagertzeak eta espetxe politika  egoki batek izugarri erraztuko lukete dinamika positiboak bultzatzeko orduan.

Hauxe da EGIk Rajoyren Gobernuari helarazi nahi dion mezua: oinarri juridikorik gabeko atxiloketak "iraganeko praktika ustelak" dira,  ETAko presoei ezartzen zaien espetxe politika ustela den bezalaxe,  eskubideak urratzen zaizkielako.

Baina ardurak eta erantzukizunak ezin dira beti "inoren" lepoan jarri, eta hau  ETAko "askatzaileengan" pentsatuta esaten dugu. Ezin dira Madrilera edo Parisera begira egon. Urte luzeetan ahaztuta izan duten euskal herriaren ahotsa entzun behar dute. Bakea gu guztioi zor digute, euskal emakume eta gizonoi. Urrats gehiago eman beharko  dituzte egoera desblokeatzeko, zuzeneko erantzule eta errudun izan diren heinean. Eta, Ezker Abertzaleak bide hori berori erraztu behar du.

Euskal gizartea "amesgaizto" honetatik esnatzeko irrikan dago, eta denok elkarrekin egingo dugun bideari ekin nahi dio.

Asko dugu egiteko. Asko dago aldatzeko. Horren erakusle ditugu Amurrioko EGikideei iragan asteburuan egin zaizkien mehatxuak. Ondo dago exijitzea,baina ezker abertzaleak "amore emateko" prest egon beharko du. Hitz egiteko prest egon beharko du. Eta,  elkarrizketaz edo konpromisoaz EGIk ez du leziorik onartuko, betidanik pertsona guztien eskubide eta askatasunak defendatzeari ekin izan diolako. 

Facebook