Ezagutzera eman

BERRIAK

2013/10/11
Urriaren 12 honetan, Euzko Gaztedik ezer gutxi du Euskadin ospatzeko.Ezer gutxi edo hobeto esanda,ezer ez. Ez dugu ezer ospatuko "Espainiar Nazioa espainiar guztien aberri banaezina" delako goiburua sentitzen ez dugulako, eta egunotan Euskadiko sistema instituzional burujabea konplexurik gabe eraso izan dutelako.

Ezer gutxi dugu ospatzeko, gehiengo absolutua "Espainia osoa espainiolizatzeko " erabiltzen duen Gobernuak hain emaitza onak eman dituen Euskal Hezkuntza Sistema irentsi egin duenean .

Eta hori ez dugu guk esaten, zentzugabekeria honen egileak berak esan du. Hezkuntza eta Kultura Ministroak "bereak espainiolizatzeko beharra" sentitzen badu, ez al du Espainiak oinarrizko arazo bat? Baina Rajoy-ren Gobernuak ez al ditu  bestelako arazoak? Horra hor milaka hiritarrek bizi duten egoera ikaragarria, "zaharkitutako errezetak"  etorkizun argirik gabe aplikatu nahi dituen Madrilgo Gobernuak ezarritako murrizketen ondorioz.

Beharrizanean daude. Baina nahiago dute "norabiderik gabeak bideratzeaz" hitz egitea, ongizate sistemari egin dioten “mozketa bidegabe eta ausazkoari" buruz aritzea baino. Hori dela eta, guk ez dugu oso argi ospakizun honi ematen diogun ezetzak beste lekuetan oihartzunik izango ote duen. Baina, hori ez da gure arazoa.

Euzko Gaztedi EGIk argi eta garbi dauka urriaren 12 honi ematen diogun erantzuna "I am Basque" dela. Basque deritzo, jaioterria kontuan hartu gabe, Euskadin lan eta bizi den pertsonari, eta gure herriaren patua partekatu nahi duenari. Euskotarrok gure jatorria eta borondatez baturiko aberria osatzen dugu, gure zoriaren jabe izanik. Erabakitzeko eskubide eta ahalmenarekin.

Askatasuna eta justizia  dira gure elkarbizitzaren oinarriak. Gure konpromisoa giza eskubideekin, bakearekin, bortizkeriarik ezarekin , euskarri demokratikoekin eta ideia guztiekiko errespetuarekin dago bideratuta.
Euskadin  inor ez da inor  baino gehiago. Gizarteko pertsona guztiok ditugu eskubide eta zeregin berberak. Denok dugu kalitatezko zerbitzu publikoak jasotzeko eskubide berbera. Hezkuntza, osasun arreta eta gutxieneko zerbitzu publikoak dira, jatorriak eta egoerak kontuan hartu gabe, gizakioi dagozkigun eskubideak .    

Euskara ezaugarri berezi  dugun gizarte kultur anitza gara. Denon erantzukizuna da erabilera sustatzea eta normalizatzea da 
Gure Aberriaren garapen eta aurrerabidea ditugu helburu. Berdintasuna eta ongizatea bermatzeko beharrezko diren hazkuntza neurtua eta orekatua.

Basque gara. Europako euskal emakume eta gizonak gara. Nazioen Batasunaren ametsa errealitate egiteko aukera antzematen duen Euskadi. Baikor dagoen Euskadi, indarrak batzean pentsatzen duena.

Euskadi gehiago nahi dugu. Europa gehiago nahi dugu. Nazio gisa bide bat dugu egiteko, orain bizi dugun momentu historiko honetan.

Euzko Gaztedi EGIren balore dira bakea, bizikidetza, solidariotasuna, elkar ulertzea eta elkar errespetatzea. Ondo irabazita daukagu. Ondo merezia dugu.

Izan nahi duguna erabakitzea dagokigu orain. Gu guztioi. Beldurrik gabe. Inposaketarik gabe .

Horregatik azpimarratu nahi dugu urriaren 12 honetan ezer gutxi dugula ospatzeko .

Baina badugu zer aldarrikatu: We are basque. 

Facebook