Ezagutzera eman

BERRIAK

2013/11/08
Erasmus bekak urteetan zehar ikasle guztiek jaso izan dituzte. Orain, Wert ministroak ezarri nahi dituen baldintzen arabera, beka orokorra jasotzen dituztenek bakarrik lortuko dituzte beka hauek.

Euzko Gaztediren iritziz, atzera pauso bat da hezkuntza sisteman. Atzerrian ikasteak dakartzan onurak galtzeko arriskua ikusten dugu erabaki honen ondorio nagusia bezala. Ikasleek beraien ikasketak kanpoan egiteko aukerak asko urritzen dira, berdintasun printzioa ezabatuz. Ikasketak atzerrian egiteko aukera onuragarria da ikasleen beraien heziketa  eta lan aukerak hobetzeko.

Erabaki hau abian dagoen kurtso akademikoan aplikatu nahi izan du Madrilgo Gobernuak, baina momentuz ez dira asuartu erabaki hau gauzatzera hezkuntza munduan eta PPren barruan sortu den egoneza dela eta, ez baitu inolako adostasunik bilatzen ez alderdi ezberdinen artean ezta hezkuntza komunitatean ere.

Argi utzi nahi dugu gauzak ez dira horrela egiten. Gobernu honek behin baino gehiagotan hartu ditu aldebakarreko erabakiak, LOMCE legearen ezarpena adibide argi bat dugularik. Hezkuntza erreforma hau eraso argia bat da euskal autonomia eta gure hezkuntza sistemaren aurka. Atzean kutsu politiko argi bat bat duena. Horregatik ez gaude prest urteetan zehar lortutako egonkortasunari uko egitera.

Hezkuntza gazteen etorkizun oparo bat lortzera bideratuta egon behar da. Espainar Gobernua arlo honetan burutzen ari den murrizketak ez dira bidezkoak, hezkuntza  gastu bat baino inbertsio bat delako.

Guzti honengatik, Euzko Gazteditik espainar estatuko Hezkuntza Ministeritzari beken sistema ez ikutzea eskatzen diogu eta gizarte eragile eta politikoekin hitz egiteko deia luzatu nahi diogu, ikasleen artean sortu duten ezinegonari amaiera emateko asmoz.

 

Facebook