Euzko Gaztedi EGIk bere VI. Bilera Nagusia ospatuko du asteburu honetan Murgian ondorengo lau urteetarako lan ildo politiko eta estrategikoa finkatzeko asmoz. Gazteen emantzipazioa, jarduera politikoa eta EGIren antolaketa izan dira EGIkideek azken hilabeteetan uri erakundeetan zehar landu dituzten dokumentuak.
Asteburu honetan bukaera emango zaio gazteriarengana heltzea helburu duen prozesu partehartzaile honi, zeinetan dokumentu ezberdinak onartu egingo diren.
Bake eta normalizazio prozesuak sortutako egoera berri honetan erakunde politikoen arteko ulermena eta jardun politikoa garatzeko aukera, gazteek lana bilatzeko duten zailtasunak emantzipazioan dakarren berandutzea edota estatus juridiko politiko berri baten aldeko apustu sendoa izango dira prozesu honetan landu diren gai garrantzitsuenetako batzuk.
Ostiraletik igandera arte dokumentu ezberdinak eztabaidagai izaterekin batera, Eusko Jaurlaritzako Zuzendari ezberdinen parte hartzea aipatzu beharra dago, gaur egun Gobernua gazteria arloan egiten ari den politikak azaldu eta gizarteratzeko helburuarekin.
VI. Bilera Nagusia bukatutzat emango da Araba Buru Batzarreko Presidentea den Xabier Agirrek parte hartuko duen ekitaldi politikoarekin batera.