Ezagutzera eman

BERRIAK

2013/12/03
Gaur abenduak 3, Euskararen eguna ospatzen dugu euskaldun guztiok. Euzko Gaztedik, Euskara bere ama hizkuntzatzat hartzen du. Euskarak euskaldunak egiten gaitu. Abestiak esaten duen moduan, “zer Euskal Herri litzake bere hizkuntzak ere galtzen duena?”. Zer gertatuko litzatekeen ez dugu jakin nahi.



Urte hauetan zehar alderdi espainolistek, hainbat eta hainbat eraso burutu dituzte

Euskararen kontra. Azkenekoa LOMCE legea izan da. Lege honen eta beste batzuen

asmoa, gaztelania indartzea da eta Euskara alde batera uztea. Halere argi daukagu

euskararen biziraupena norbanakoaren erabilpenean bere egunerokoan duela garrantzi

berezia.

Badira urteak Eusko Jaurlaritzak Euskararen legea sortu zuela. Lege honen helburua,

gure hizkuntzaren defentsa da. Legearen esanetan, Euskara Euskal Herriaren berezko

hizkuntza da eta historia eta errealitate oso baten isla da.

Euzko Gaztedik, Euskara instituzio guztietan eta zerbitzu publikoetan normaltasunez hitz

egiteko alegiak egiten jarraitu daitezen eskatu nahi du. Guztion ardura da Euskara aurrera

ateratzea eta horretan lan egin behar dugu.

Euskararen egun honetan Euskaraz Mintzatu!

Facebook