Euzko Gaztedi EGIk bihar Bilboko kaleetan Tantaz Tanta-k antolatu eta ospatzekoa zuen manifestazio eta ekitaldi ezberdinak debekatu izana gaitzetsi nahi du, debekua giza eskubideen urraketa argi eta garbi bat delako.
EGIk ez du ulertzen euskal gizarteak hamarkadetan zehar exijitu izan duen bake eta normalizazio prozesuari oztopo gehiago jartzerik. Azken hilabeteetan zehar eman diren aurrera pausuak albiste onak izan dira gure herriarentzat, nahiz eta ezker abertzaleari pausu gehiago ematea eskatzen diogun.
EPPKk egindako adierazpena eta gero, ez ditugu ulertzen batetik asteazkenean egindako atxiloketak eta bestetik larunbatean Bilboko kaleetan egitekoa zen manifestazioa debekatu izana. Horrelako albisteek herri honek urteetan zehar bizi izan dituen garai latzak dakarzkigu gogora.
Hori dela eta, Euzko Gaztedi EGIk Espainiako Gobernuari, exijitu egiten dio:
1.- Gure herrian ematen ari den bake eta normalizazio prozesu honi oztopo gehiagorik ez jartzea, beharrezkoak diren politika eta debekuak bertan behera utziz.
2.- Prozesua bide onetik bideratzeko euskal gizarteak berak eta eragile ezberdinek eskatzen dizkioten pausuak eman ditzala.