Lege aurreproiektu hau Diputatuen Kongresuan eta Senatuan tramitatuko den aldian aldarazten ez bada, emakumeek haurdunaldia etetea delitua izango da berriz, hurrengo suposatu bietan soilik despenalizatuko dena :
Justizia Ministroak bultzatutako araudi berriak kolpe arin batez ezabatzen du oraingo legerian, 2010 urtean egin zen aldarazpenaren ondorioz emakumeei aitortzen zaien lorpena, hau da, haurdunaldiaz lehen 14 asteen barruan erabaki ahal izatea. Lege aldarazpen honen barruan,era berean, desagertu egin dira malformazio, gaixotasun sendaezin edo bizitzarekin bateraezina den anomalia suposatuak, orain arte abortua praktikatu ahal izatea aurreikusten zutenak. Azpimarratu behar da, orain planteatu den modifikazioaren bidez, 16 eta 17 urte bitarteko neskek gurasoen baimena beharko dutela, abortatzeko suposatuen barruan egonda ere.
Euskal gizartean inola ere ez da debatea ireki 2010 urtetik indarrean dagoen eta EAJ/PNVk eta Nafarroa BAI alderdiek babestu zuten legea aldatzeko beharraren inguruan. Alderdi Popularrak bere kabuz martxan jarri duen ekimenak halako legeek behar duten adostasuna apurtzea suposatzen du, berriro ere, gizarte eskubideen alorrean Europarengandik urrunduz. Gaur egun, Europar Batasuna osatzen duten 28 kideen artetik, 21ek dute epetan oinarritutako legea, 6k dute suposatuetan oinarritutako legea, eta bakar batek, Maltak, abortua debekatzen du. Era berean,gogora ekarri behar da erreformak Europa mailan jaso duen erantzuna, Liberal eta Demokratek, Sozialistek eta Ezker Anitzak errefusatu egin dutelarik.
Euzko Gaztedik "Osasun Sexuala, ugalketa eta haurdunaldia eteteari buruzko " 2/2010 legeari adierazitako babesa berretsi nahi du, lehenengo eta behin, emakumeari haurdunaldiari buruzko erabakiak hartzeko eskubideak aitortzen dizkiolako, gai hau emakumearen edo bikotearen ardura delarik, beren egoera indibidual,sozial edo ekonomikoaren arabera, eta ondorioz, pertsonen eskubide eta askatasunak defendatzen ditu.
Bigarren, oraindik indarrean dagoen araudiak segurtasun handiagoak ematen ditu haurdunaldia eteteko orduan, gure Osasun Sistema Publikoak ematen dituen bermeei esker, eta ez du emakumea klandestinoki abortatzera eramaten, bere osasuna arriskuan jarriz.
Osasun Ministerioak emaniko datuek gezurtatu egin dituzte haurdunaldia eteteko aukerak ematearekin praktika hau ugaritzen delako baieztapenak. 2007 urtean Estatu osoan 112.138 kasu baziren (erreforma indarrean sartu eta 2 urte geroago), zenbatutako kasuek 112.390 izaten jarraitu dute.
Hori guztia kontuan hartuta, Euzko Gaztedi- EGI erakundearen aldetik galdetu nahi dugu zer zentzu ote duen kasurik onenean 1985ra garamatzan legera bueltatzeak, haurdunaldia etetea emakume batek bere bizitza osoan hartu behar duen erabakirik zailenetakoa denean, eta emakumeari berari, bikoteari eta senideei baino eragiten ez dien erabakia izanik. Non geratzen da emakumeek, pertsona askeak diren heinean, beren bizitzaren eta etorkizunaren inguruan erabakitzeko izan behar duten eskubidea?
Esandako horregatik guztiagatik, Diputatuen Kongresuak Espainiako Gobernuak aurkeztutako lege aurreproiektua otsailaren 11n erretiratzeari uko egin diolarik, Euzko Gaztedi-EGiren Aberri Kontseiluak zera eskatzen dugu:
1) Alderdi Popularrari eta Alberto Ruiz Gallardon Justizia Ministroari eskatzen diegu 2013ko abenduaren 20ko Ministroen Kontseiluan onartu zen erreforma ez gauzatzea, eta indarrean dagoen 2010ko legeari Auzitegi Konstituzionalean aurkeztu zaion errekurtsoa erretiratzea.
2) Diputatuen Kongresuko Euzko Abertzaleak Taldeari eta Geroa BAI taldeko Diputatuari eskatzen diegu beren esparruen barruan Osasun sexuala eta ugalketa eta haurdunaldia borondatez eteteari buruzko 2/2010 Legearen izpiritua defendatzen jarrai dezatela.
3) Euskadiko Osasun Sailburuari eta Nafarroako Osasun Kontseilariari eskatzen diegu Espainiako Gobernuaren aurreproiektua modifikatzen ez bada, ahal duten neurrian abortuaren inguruko oraingo legeria manten dezatela, 2010 urtean Diputatuen Kongresuak onartu zuen legeriarekin emakumeei aitortzen zaizkien eskubideak bermatuz.