Seigarren urtez jarraian, Gogorregi Konpartsaren bitartez, Aratusteak errebindikazio giroan ospatu nahi ditugu. Egun hau ondo pasatzeaz gain, gure mezua eta nortasuna zabaltzeko erabiliko dugu.
Aurtengo egoera ezberdina da. Dakizuenez, maiatzean Europako Parlamenturako hauteskundeak ditugu. Aratusteak martxoaren 1ean ospatuko ditugu, hauteskundeak baino hilabete bi lehenago. Beraz, esan dezakegu kanpaina atarian izango garela.
Hauteskunde hauetan Euskadik Europan izango dituen ordezkariak aukeratu beharko ditugu. Ordezkaritza honetatik abiatuz, aratusteak antolatzen dituen taldeak erabaki du nazio garen heinean, nazioarteko “Eurovision” lehiaketan Euskadik ere bere ordezkaritza izatea eta beste herriekin batera ekitaldian parte hartzea. Hortaz, martxoaren 1ean Sabin Etxean Euskadi “Eurovision” saioan ordezkatuko duen abestia aurkeztuko dugu.
Beraz, gaia zehaztuta, zuoi dagokizue orain jantzia aukeratzea. Besteak beste, lehiaketan parte izan duten abeslari edo taldeak, musika talde ezagunak, beste garai batzuetako janzkerak, Europako herri eta nazioen janzkera tradizionalak... Aukera asko dituzue arratsalde pasa gurekin ospatzeko.