Ezagutzera eman

BERRIAK

2014/03/07
Emakumeen nazioarteko egunean, kontinente guztietako emakumeak, nazio mugek eta ezberdintasun etnikoek, hizkuntzek, kultur adierazpenek eta maila ekonomiko eta politikoek banatuta ere, egun honetan elkartu egiten dira beren lorpenak ospatzeko,balantzea egiteko eta etorkizunerako erronkak planteatzeko. Ospakizun honek 90 urteko tradizioa du berdintasuna, justizia,bakea eta garapena lortzeko egin den borrokan. Berarekin dakar emakumeak historiaren egile eta protagonista gisa aitortzea, eta erroak ditu emakumeek gizarteari egiten dioten ekarpena eta esparru publikoan gizonen pare parte hartzeko duten eskubidea aitortzeko ekimen eta borrokan. Data hau Nazio Batzuen erakundean ospatzen da, eta jai nazionala ere bada munduko hainbat herrialdetan.

Euskadin, azken hamarkada hauetan, garapen ekonomiko eta soziala bultzatu dugu gure historiako parametro gorenetara eraman gaituena. Europar Batasuneko bataz besteko errenta maila gainditu dugu eta 26 puntu gorago dago ( % 126, EB-28-ari begiratuta) 2012ko EUSTAT-ek eta EUROSTAT-ek emaniko datuen arabera. Emakumeak ere lan merkatuan sartu dira eta emakumeen langabezi tasa % 11,3koa da.

Aurrerapausoak eman diren arren, bizirik diraute oraindik emakume eta gizonen arteko ezberdintasun eta desoreka handiak :

Lansarien egiturari buruzko urteko inkestaren arabera, langile bakoitzeko urteko irabazia 2011 urtean 22.899,35 eurokoa  izan zen eta % 0,5eko igoera eman zen aurreko urtearekin alderatuta .

- Urteko bataz besteko soldata gizonen soldataren % 77,0koa da. Emakume eta gizonen soldaten arteko desberdintasuna murriztu egiten da antzeko egoerak ematen badira lanpostua, lanaldi mota edo kontratua kontuan hartuz gero.

- Euskal Autonomi Erkidegoa, langile bakoitzeko urteko 26.370,36 euroko soldatarekin, soldatarik gorenena aurkeztu zuen autonomi erkidegoa izan zen. Kanariar irletan ematen da baxuena, 19.516,96 euroko soldatarekin .

- Pobreziari eta gizarte desberdintasunei buruz 2012 urtean eginiko inkestaren arabera, txirotasuna hiru aldiz handiagoa da emakumea guraso bakarra den familietan ( % 11.1koa % 3,7koaren aurrean). Gizarte bazterketa arriskuan dauden gizarte taldeei buruzko datuek erakusten dute txirotasun egoerak sarriago ematen direla emakumeen artean, bereziki, guraso bakarreko familien kasuan .

- XXI. Mendean ere, emakumeen kontrako bortxakeria kasuak ematen dira, gurea moduko gizarte modernoan  zentzugabekeria eta aberrazioa den arren  

- Parte hartze sozio-politikoan,  Emakunderen datuen arabera, emakumeen ordezkaritzak gora egin du EAEn. 2011an, Hauteskunde Legearen araberako kuoten ondorioz, Batzar Nagusietan emakumeen ordezkaritza % 50ra hurbiltzen da , orain arteko kopuruak gaindituz eta hiru Batzar Nagusietan % 47ko parte hartzea gaindituz. Gipuzkoan, lehen aldiz, gehiago dira  ganberan dauden emakume batzarkideak .

Parekotasunaren igoera hau ere udaletan islatu da. EAEko zinegotzi kopuruak gora egin du  etengabe azken hamarkada hauetan. 2011ko maiatzeko udal hauteskundeen ostean, EAEko udaletako zinegotziak milatik gora dira eta orain arteko kopuru guztiak gainditu ditu ( %38,7)

 

Baina, asko dugu oraindik egiteko. Gizonezkoak dira oraindik oraingo Exekutiboko  hiru goi kargutik bi. Gobernuak ez du  lortu goi karguen artean ordezkaritza orekatua osatzea 2005eko Berdintasun Legean ezarritakoaren arabera, hau da  sexu biek  erabakiak hartzen diren organoetan % 40 ordezkaritza dutenean ematen dena.

% 40ko erreferentzia hau, Gobernuaren Berdintasun Legeari gehitu zitzaion Xedapen Gehigarriaren bidez sartu zen. Xedapen honek  Lehendakariari eta Sailburuei Gobernu kontzeptua mugatzen die eta Iñigo Urkulluk legeak ezarritakoa betetzen du Zortzi Sailburuen artetik, lau emakume dituelako, parekidetasun zorrotza.

Defizit demokratiko hori konpontzea da XX. mende honetan gainditu behar dugun erronka, eredu ekonomiko eta sozial bidezkoagoa izateko beharraren aurrean jartzen gaituena, eta zeinetan ardurak, lanbidekoak eta publikoak zein familia ingurukoak, emakume eta gizonen artean banatuta egongo diren. Berdintasuna demokraziaren beharra da. Gogoratu beharra dago bizitza sozialean eta politikoan emakumeen ordezkaritza maila handiagoa ematen den herrietan garapen ekonomiko eta kultural handiagoa aurkitzen dugula, eta Giza Eskubideek berme eta errespetu maila handiagoa jasotzen dutela .

Soziometro ezberdinetatik lortutako datuen arabera, euskal herritargoak garrantzi handia ematen dio emakume eta gizonen arteko berdintasun gaiari, giza harremanen kalitatea hobetzen duelakoan, emakume eta gizonen garapen pertsonala ahalbidetzen duelakoan eta demokrazia bera indartzen duelakoan. Testuinguru honetan,  emakume eta gizonen arteko berdintasunerako legea bultzada eta ezinbesteko tresna da euskal gizartea berdintasunaren inguruko debatearen abangoardian kokatzeko eta gero eta gizarte integratuagoa osatzeko, Europa mailan giza garapen eta genero garapen gorenean egongo dena.

EGIk martxoaren 8 honetan, berdintasunaren alde hartu duen konpromisoa berresten du eta gobernuko zein gobernuz kanpoko  erakundeek  eta nagusiki emakume mugimendu eta taldeek egingo dituzten jarduerekin bat egiten du,beren eguneroko lanaren bidez emakume eta gizonen arteko desberdintasun eta injustizia desagerrarazteko ahalegina egiten dutelarik, berdintasuna herritar guztientzat onuragarria delako eta bere lorpenak pertsona eta Erakunde guztien ahalegin eta ekarpenak behar dituela gogoratuz .

 

Facebook