Hainbat gaztek bizi dugun lan egoera prekarioa agerian uzteko eguna. Zoritxarrez, gutako askok
ez dugu oraindik arlo profesionalean garatzeko aukerarik izan. Historia osoan prestakuntza
mailarik handiena duen gazteria da galtzailea, hezkuntzan, osasunean, gizarte zerbitzuetan edo
enpleagarritasunean gero eta ekitate maila eskasagoa duen gizarte honetan. Estatuko eragile
ekonomiko batzuen erasopean dagoela, gazte enpleguak izan beharko luke gure erakundeen
Madriletik, enpresari batzuek behin eta berriz proposatzen dute lan kosteak merkatu egin behar
direla eta ikaskuntza kontratu berria egin behar dela Lanbide arteko Gutxieneko Soldatatik
beherako lansariarekin. Euzko Gaztediren aldetik lehenagotik ere egin dugu proposamen horren
kontra. Bi arrazoi ditugu proposamen hori ez onartzeko: lehenengo eta behin, Euskadiko eskola
porrotak zerikusirik ez duelako Estatu mailan ematen diren tasa altuekin, eta bigarrenik, Euskadiko
gazte batek LGSIren azpitik kobratuko balu, txirotasun mailatik behera egongo litzatekeelako.
Espainiar ugazaberiak proposatzen duen ikaskuntza kontratuaren helburua da ikasketak utzi
dituzten eta lanerako ia gaitasunik gabe dauden gazteak bideratzea. Gazte talde hau Euskadin
Estatuan baino murritzagoa denez, kontratu hori martxan jartzea gehiegikeria litzateke, eta gizartean
CEOEk adierazi dituen eta guk onartzen ez ditugun asmoen aurrean Eusko Jaurlaritzak martxan
jarri ditu ekimen batzuk, besteak beste gazte ekintzaileentzako laguntasun ekonomiko eta
administratiboak, ezagutzaren mugak zabaltzeko nazioartekotzerako bekak, enpleagarritasunerako
bidea zabaltzeko prestakuntza duala, lehen lan esperientzia aurkitzeko babesa, edo langabe gazteak
birziklatzeko prestakuntza. Horiek guztiak abian jarri dira gazteen langabeziaren dramari irtenbidea
Gaurko egunak gorria dauka egutegian, eta horrek esan nahi du egun esanguratsu eta garrantzitsuan
aurkitzen garela; baina, egun honetako izpiritua urteko gainerako egun guztietan ere izan beharko
genuke gogoan. Enpresariek, langile eta administrazioek elkarrekin egin behar dugu ongizate maila
egokiak lor ditzagun, Euskadi gizarte indartsu eta lehiakorragoa izan dadin .
Gizarte aurreratuagorik ez dago, taldearen interesen alde egiten duena baino. Gizarte garatuagorik
ez dago sistema ekitatiboaren alde borrokatzen dena baino, sortzeko askatasuna emango duena,
baina okerren daudenak ahaztu gabe edo bazterrean utzi gabe, aberastasuna sen onarekin banatuz,
Euskadik ez du zatiketarik edo etengabeko gatazkarik behar. Maiatzaren 1ean kalera irtengo
gara, baina argi eta garbi izango dugu borrokaren aurrean elkarrizketa aldarrikatuko dugula.
Betiko eztabaiden aurrean, konponbideak aldarrikatuko ditugu. Iraganeko diskurtsoaren aurrean
esango dugu elkarrekin egingo duen herria garela, herri bidezkoagoa lortzearren herri hau osatzen
dugun emakume eta gizon guztiontzat abangoardiako giza garapena lortzeko eta ongizate estatua
Esandako horren guztiaren aurrean, administrazio ezberdinei eskatu nahi diegu gehiegi erlaxatu ez
daitezela, eta eskuan dituzten baliabide guztiak martxan jar ditzatela, gure gazteriak ere langileen
eguna ospatzerik izan dezan. Herri honetako gazteok martxan jarriko diren enplegu politika
guztiak eskertuko ditugu. Zalantzarik barik, enpresari eta sindikatuei eskertuko diegu gizarte honen
ongizatearen alde lan egitea, eta gauza guztien gainetik , ondoen prestatutako belaunaldia alferrik ez
galtzea eskertuko dugu, oinarrizko eskubide bat baino ez baitu aldarrikatzen: lana.