Ezagutzera eman

BERRIAK

2014/05/27
Atzo, Bediako herri bizkaitarra, Euzko Gaztedi EGIren kontrako mehatxuekin esnatu zen. Pintaden artean, gaur, oraindik, “Fuego a EGI” mehatxua edo ETAren aldeko leloak irakur daitezke. Hauek omen dira Sortuk eta Bilduk harro aldarrikatzen dituzten “garai berriak”. Euzko Gaztedik pintada hauek salatu eta ondorengoa adierazi nahi dugu:
  • Euskadiko herritarren eta, batez ere, Euskadiko gazteen aurkako mehatxuak berehala eta irmo gaitzestea.
  • Garai berriek iraganeko jokaerak alde batera uztera eraman behar gaituzte, bereziki gizabanakoen eta talde eskubide eta askatasunak urratzen badituzte .
  • Era berean, Euzko Gaztedi EGIk gizabanako ezberdinen arteko elkarbizitzaren aldeko apustu sendoa egiten du. Euskal gizarteak denboran atzera garamatzaten jarrera eta jokaerak albo batera uztea eta benetako bake eta normalizazioa lortzeko bidean lan egitea eskatzen digu. Helburu honek partekatua behar du izan, inolako salbuespenik  egin gabe edo jarrera horiek justifikatzeko aitzakiarik erabili gabe.

Facebook