Ezagutzera eman

BERRIAK

2014/06/03
Espainiako errege den Juan Carlos I.enaren abdikazioa dela eta, Euzko Gaztedi – EGIk euzko gaztediari eztabaidak ez nahasteko deialdia zabaltzen dio. Estatu espainiarrak krisi ekonomikoa ez ezik, lurraldetasun eta erakunde krisia ere bizi du eta Maiatzak 25eko Europar Parlamenturako hauteskundeen emaitzen ondorioz, Estatuko indar biziek Espainiako koroaren inguruan zabaldu den eztabaidari erantzuna bizkortu dutela antzematen dugu.

Erabakitzeko eskubidea defendatzen dugun heinean, erakunde politiko bezala zilegiak iruditzen zaizkigu

Estatu eredua aukeratzeko errenferenduma ospatzea eskatzen duten beste erakundeen

aldarrikapenak. Halere, guztiz beharrezkoa iruditzen zaigu azpimarratzea estatu ereduari

buruz ireki den eztabaida honek ez duela inola ere ez Espainiaren lurraldetasun krisia, eta

hare gutxiago gure aberriak bizi duen egoera politikoa konpontzen. Gogora ekarri nahi dugu

Lapurdi, Behe Nafarroa eta Zuberoa Errepublika Frantsesaren baitan aurkitzen direlarik,

Parisek euskal lurraldeek erakutsitako lurraldetasun aldarrikapenak behin eta berriro ixilarazi

dituela. Horrexegatik, nahiz eta Estatu buruaren aukeraketak ez duen izaera demokratiko

berdina Errepublika edota monarkia parlamentarioan, bai bata zein bestea aldarrikatzen

dutenei ea defendatzen duten ereduak euskal herriak hautestontzietan libre eta demokratikoki

erabakitakoa errespetatuko ote duten galdetu nahi genieke. Euskaldunok gure herriaren

interesak jokoan dauden toki guztietan egoteko betebeharra dugu, baina oraingoan beste

batzuei dagokie beraien Estatu buruordetza nola antolatzen den erabakitzea.

Facebook