Ezagutzera eman

BERRIAK

2014/09/16
Euzko Gaztegi EGI konbentzituta dago ahal dela. Erreferendum historikorako 36 ordu baino gutxiago falta diren une honetan, Eskozia bide berria hastear dago, eskoziar emakume eta gizonen borondateak gidatuko duen bidea.

Bai, posiblea da. Ordu eskas batzuk baino ez dira geratzen eskoziar herriaren borondatea hiritarrek beraiek erabakiko duten patu eta helmugara irits dadin. Erabakia herri baten desio eta gogoaren mende egongo da, herria baita bere Etorkizuna askatasunez eta demokratikoki erabakitzeko eskubidea eta derrigorra duena. Eskoziako lehen ministroak ordezkatzen duen nazioaren etorkizunari buruzko kontsulta egiteko proposamena bideratu du. Inkesta guztiak kontra eta hilabetetan negoziaketan aritu ondoren, Salmon-ek eta David Cameron britainiarrak diplomazia lezio handia eman dute eskoziar estatua sortzearen inguruko galdeketa egiteko akordiora iritsi direnean. Oraingo estatusa mantentzea ala independentzia. Cameronek ez du hirugarren biderako aterik zabaldu nahi izan, baina hile batzuk geroago eta “baietzaren” aldeko atxikimenduek gora egin dutela ikusirik, bai proposatu du autogobernu maila handiagoa, “ezetzaren” proposamena nagusi irteten bada.

Bai, posiblea da. Guztiz zentzuzkoa da britainiar establishment delakoak eta lehen ministroak erreferendumaren onarpenaren inguruan mantendu duen leialtasun instituzional eta politikoa. Inoiz ez da auzitan jarri eskoziar herriari gai honen inguruan iritzia emateko aukera zabaltzeagatik.

Bai, posiblea da. Nahi bada, lortu ahal da. Negoziatu ahal da eta akordioetara iritsi. Ez dago indarrean dagoen legeriaren mende. Are gehiago, legeak aldatzeko daude. Kontsulten legalitatea ez dago ordenamendu juridikoaren mende,ez “konstituzio ukiezinen” mende, ezta PP-PSOE bikoteak onetsiko lituzkeen aldaketen mende ere .

Bai, posiblea da. Eskoziak berak eginiko bidetik ibili nahi duela erabakitzen badu, Europar Batasunak  adierazi egin du jada   herrialdea bere eskubide osoz integratu ahalko delako ideia, estatu kideak prozesutik kanpo mantendu diren bitartean. Duela hilabete batzuk, Batasuneko hainbat komisariok aipatu egin zuten estatu kide batetik banatutako estatu batek Batasunean integratzerik izango ez lukeela, baina ez zuten aipatu itunak eta hitzarmenak nazioarteko akordioak izan ohi direla,edozein momentutan modifika daitezkeenak.

Catalunyar prozesuaz hitz egiten zuten.Eskoziako prozesuarekin gertatu ez bezala, ez du Espainiaren oniritzia jaso. Eta ez  alde bakarretik bideratzeko asmoa dagoelako,guztiz alderantziz. Are gehiago,Estatuko Gobernua eta Rajoy presidentea izan dira catalunyar errealitatearen aurrean ez ikusiarena egin dutenak. PP eta PSOE alderdiek eskoziar akordioa eredutzat ematen badute, zerbait planteatu eta hausnartu beharko lukete, akordioak alde bikoak izan ohi direlako. Eta kasu honetan, Rajoy ez da hitz egitera eseri ere egin.Are gehiago, unionistak autonomia maila handiagoa emateko prest baldin badaude, Rajoy catalunyar autonomia indargabetzeko prest dagoela adierazi du.

Bai, posiblea da. Egin ahal da legitimotasuna legeek baino, hiritarrek ematen dutelako. Eta hiritarrek eragiten dieten erabakiak hartzeko prozesuetan parte hartu nahi dute. Politikariak hiritargoa ordezteko daude, eta ez halako erabaki garrantzitsuak hartzeko. Eta, are gutxiago, hiritar guztienak diren erabakiak oztopatzeko.

Euzko Gaztedi, erakunde independentista den heinean, eskoziar prozesua bera eta baietzaren aukera babesten ditu. Euskal gizarteak askatasunez erabakitzeko behar diren bideak zabalduko dituen baietza. Hain zaila  ote da agintariei ulertaraztea hiritarrok guri dagokigun erabakietan parte hartu nahi dugula? Ematen du Espainiar Estatuaren kasuan bai dela ulertezina.Ez omen da horren traumatikoa britainiar gizartearentzat. Mentalitate kontua. Edo agian, demokrazia kontua izango da. Bila itzazue zazpi ezberdintasunak. Bila itzazue, aurkitzen errazak izango dira. Eta ahal baduzue, gera zaitezte onenarekin.

Facebook