Ezagutzera eman

BERRIAK

2014/09/26
Young Democrats for Europe (YDE), Europar Alderdi Demokrataren (EAD-PDE) gazte erakundeak,zeinetan EAJ-PNV dagoen, larunbatean egingo du Bilbon bere hirugarren kongresua, 2007an Vilnius-en eta 2011n Bruselan egindakoen ondoren.

Euzko Gaztedi-EGI EAJ-PNVren gazte erakundea topaketa honetan izango da Europar Alderdi Demokrataren barruan dauden alderdietako gazte erakundeetako ehunetik gora gazte ordezkariekin, besteak beste Italia, Frantzia, Txipre, Polonia , Errumania, San Marino eta Eslovakiatik etorriak.

Diputatuen Kongresuko EAJ-PNV legebiltzar taldeko bozeramaile Aitor Estebanek  hasiera emango dio ekitaldiari goizeko 9:30ean EAJ-PNVren egoitza Sabin Etxean. Larunbat osoa eramango duen kongresuan, EGIk bere proposamenetako batzuk emango ditu ezagutzera, erabakitzeko eskubidearekin eta norbanakoaren askatasunekin erlazionatuta. Bigarren gai honen inguruan, gazte jeltzaleek baloratu egingo dute Alderdi Popularrak, erantzun politiko eta sozialaren aurrean, aste honetan bertan erretiratu behar izan duen abortuaren legearen erreforma. Euzko Gaztediren (EGI) iritzitan "norbanakoaren askatasunak (kasu honetan emakumearena), bere gorputzean agintzeko duen eskubideak, ez luke Estatuak arbitrariotasunez inposatutako moral erlijiosoaren mende egon behar".

Nazioarteko harremanetarako arduradun eta EGIko Aberri Kontseiluko kide Oiane Lunak baieztatu duenez  "topaketak balioko du europar gazteriaren arazo eta erronkei erantzun globala emateko dugun beharra azpimarratzeko, batasunaren erakundeak gazte langabezi altuari aurre egiteko egitasmo pizgarriak abian jarri dituen honetan". Ander Añibarro EGIren Aberri Kontseiluko kide eta Lunarekin batera Nazioarteko harremanetarako arduradunak esan du topaketak balioko duela "Espainiar Gobernua Gazte Bermerako jarri den aurrekontuarekin erabilera eta kudeaketa txarra egiten ari dela salatzeko, lehenengo eta behin 24 urtetik gorako langabeak kanpoan utzi direlako eta gero, autonomi erkidegoei finantzaketa ukatu zaielako, enplegu politika eraginkorretan erakunde eskudunak direnak eta langabearen beharretatik hurbilen daudenak  izan arren". Lunak aurreratu duenez topaketak era berean erakutsiko du "Europan presentzia egoteak duen garrantzia. Eserleku bakarrak, Izaskun Bilbao Barandicarenak, balore gizatiar eta politiko antzekoak defendatzen dituztenen eserlekuekin batera,  Europar Legebiltzarrarena bezalako erakunde baten agenda markatzera iritsi ahal da".

Facebook