Euzko Gaztediren aburuz 2.2 milioi pertsonek behar besteko jendetza egiten dute Espainiar estatuak ukapena argudio politiko bakartzat erabiltzeari uko egin diezaion eta elkarrizketatik sortu eta akordioarekin amaituko den konpromiso demokratikoa behingoz onar dezan. Espainian, Catalunyan, Euskadin, zabal zabalik ireki behar dira demokraziaren eta adierazpen askatasunaren ateak. Atzean utzi behar dira botere zentralak horren gustuko dituen bide judiziala eta fiskalen aurrean errekurtsoak aurkeztea, denborak hala erakutsi duelako, bilatzen zen kontrako eragina izan duela: gaur, catalunyar gizartea espainiar gizartearengandik banatzen duen arrakala atzo baino zabalagoa da, baina bihar baino txikiagoa izateko bidea hartu du. Ezinbestekoa da hiritarrei ahotsa ematea, eta ahots hori entzutea. Premiazkoa da herriaren borondatea onartzea, jendearen beharren alde borrokatzea. Politika gizatiar eta hurbila egiteko momentua dugu, akordio batera heltzekoa. Ordua, azken finean, Espainiar Gobernuak euskal eta catalunyar nazioek berezko duten erabaki eskubideari legezko bidea eman diezaion. Bada ordua, Madrilek onar dezan euskal eta catalunyar hiritarrok gure etorkizuneko estatus politikoa Europar Batasunaren baitan diseinatu nahi dugula.
Euzko Gaztediren aldetik, Espainiar gobernuari eskatzen diogu eredugarri jo dezala XXI. mendeko Europan nagusitu dena. Begiak ireki besterik ez du egin behar, Iparraldera begiratu eta mugakide eta "lagun" ditugun herrialde batzuek hasi duten bideari ekin:askatasunaren ibilbidea, demokraziaren bidea.